Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, ordutik arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritzaren praktiken inguruan garatutako proiektu ezberdinetan parte hartu du hala nola, Donostiako Tabakalerako hezkuntza proiektuan eta DSS2016EU Europako kultur hiriburutzaren egitasmoan.
2006ean ikerlari gisa lanean hasiko da Bartzelonako Unibertsitatean eta gaur egun Artaziak kolektiboari lotutako doktore-tesian dihardu, non instituzio-esparruaren barne nahiz kanpoko arte-bitartekaritza lanen inguruan geratzen diren arazo eta aukerak berrikusi egiten dituen.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU/UPV)
Arte-Hezkuntzan Ikasketa Aurreratuen diploma (Bartzelonako Unibertsitatea).
Bere praktika eremu desberdinetan garatu du, hala nola gizarte hezkuntzan, hezkuntza arloko esku-hartze artistikoan eta komunitate-artean. Mobiolak arte-kolektiboaren kofundatzailea izan zen. 2015 eta 2016ean DSS2016EU Europako Kultur Hiriburua proiektuan parte hartu zuen, eta 2017an Bartzelonako Udaletxeko Pla de Barris deituriko udal-programaren lantaldera sartuko da, programa honen helburua hirian aurkitzen diren auzoen arteko berdintasun ezak iraultzea izanik. 2019tik Artaziak taldeko bazkidea da.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU/UPV)
Arte Eszenikoetan ikasketak (Bizkaiko antzerki eskola)
Ekoizpen eta Kultur-komunikazioan graduondoa (Blanquerna/Universitat Ramon Llull)
Bere praktika gorputza, mugimendua eta ikaskuntza ardatz bezala dituen prozesuetan oinarritu da. Honela, Norabidea Kolektiboaren barne sorkuntza-egitasmoetan parte hartu du, esku-hartze ekimenak gauzatu ditu Gautena edo Gurutze Gorriarekin besteak beste, edota Gorputzaldiak bezalako hezkuntza formala eta dantzaren arteko programak sortu ditu. 2019tik Artaziakeko bazkidea da.
Dantza Garaikidean lizentziatua (Miguel Hernández Unibertsitatea)
Dantza Mugimendu Terapian masterra (Universitat Autónoma de Barcelona)
Pedagogian gradua (UNED)
Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, urte hauetan zehar arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritza proiektuak garatu ditu. Horietako asko instituzioen eta komunitateen arteko hartu-hemanen bitartez egin dira, non kolaborazioa eta ikaskuntza partekatuak bilatzen diren. Dantzan izandako ibilbidea dela eta, mugimendu-lengoaien inguruko ikaskuntza prozesuak sustatu ditu, non lan korporala erdigunean kokatzen den. Gainera, teoria eta praktika feministan duen jardunbidea dela eta, begirada hori hezitzaile-bitartekari lanetan barneratzen du (pedagogia feminista).
Arte-historian lizentziatua (EHU/UPV)
Kultura bisuala masterra (Bartzelonako Unibertsitatea)
Artaziaken bazkide kofundatzailea 2008tik, kolektiboak garatutako arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritzako proiektu anitzetan parte hartu du. Dantza eta arte bizietan duen interesa eta lotura dela eta, ikaskuntza prozesuetan gorputza eta mugimenduaren papera birpentsatzen duten ekimenen sustapenean lan egiten du.
Wikitokiko partaide da, Elkarsorkuntzarako Laborategia, non erlazionatzeko eta antolatzeko modu berrien inguruan esperimentatzen den, Artaziaken barne kudeaketan hausnarketa eta praktika txertatuz.
Enpresen administrazio eta zuzendaritza gradua (EHU/UPV)
Kudeaketa kulturalean Masterra (Alcala Unibertsitatea)
Ikuskizun arte eta zientzien Masterra (EHU/UPV)
Antzerkia eta Arte eszenikoetan graduondoa (EHU/UPV)
Arte-hezkuntza, Kultura eta Hiritartasunean graduondoa (Valladolideko Uniberstitatea)
Kolaboratzaileak
Jarduetarako teknikaria da eta hogei urte baino gehiago daramatza Kontadores zentroan lanean. Ikus- entzunezko titulazioa eta animazio sozio-kulturaleko ikasketak egin ditu.
Publizitatea eta Komunikazio ikasketak Bilbon (EHU), eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak Bartzelonan (UB) eta Amsterdamen (UVA) egin zituen. 2010ean Donostiara itzuli zen, eta orduz geroztik hainbat proiekturen koordinatzaile eta komunikazio teknikari gisa aritu da lanean kultura, giza eskubideak eta genero berdintasun arlotan. 2015etik, Artaziakek kudeatzen duen Kontadores Gazte Zentroko koordinatzailea da. Hain zuzen, tokiko produkzio artistiko gaztea sustatzen duen udaleko espazioa da Kontadores Zentroa.
Komunikazio ikasketak egin zituen, eta diseinu grafikoaren munduan aritu izan zen lanean azken urteetan. Terapien munduan burutu zuen formakuntza, Arteterapia eta Terapia Sistemikoan batez ere, hainbat tailer gidatuz eta bidelagun bezala arituz pertsona zein taldeekin. Artea, komunikazioa eta feminismoa uztartzen saiatzen da, eta Artaziakekin kolaboratzen du 2019tik Kontadoreseko koordinatzaile bezala.
Goi Mailako bidai agentziak eta ekitaldien kudeaketa zikloa burutu du Donostiako Zubiri Manteo Ikastetxean. Kirola egitea, bidaiatzea eta hizkuntza ezberdinak ezagutzea ditu gustuko. Kontadores Gazte Zentroan dabil lanean.
Artaziak-en kolaboratzen du 2018ko irailetik Tabakalerako hezkuntza taldeko hezitzaile bezala. Ikasketaz pedagogoa eta orain arte bereziki hezkuntza ez arautuko eremu ezberdinetan saltseatua. Tabakalerako hezkuntza lan taldearekin azken urteetan izandako hartu emanaren bidez ari da arte hezkuntzara hurbilketa egiten; honetan hezkuntza eraldaketarako pistak daudenaren susmoaz.
Arte Ederretan lizentzia amaitu ondoren, bitartekaritzarekiko interesa dela eta formakuntza osagarriak burutzen ditu, aldi berean Psikodinamika Masterra: Hezkuntza-Pikologia eta Didaktika Zehatzak gauzatzen duelarik.
2015etik bere lana Donostiako Tabakalera KGNZ Hezkuntza lantaldearen barne garatzen du, Artaziaken kolaboratzaile gisa. Arte-praktikak, instituzio eta komunitatearen eragile desberdinen arteko (ikastetxeak, elkarteak…) bitarteko tresnak bezala ulertzen diren hezkuntza-proiektuetan lan egiten du.