Bizipoza , Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak  elkartu dira lehen aldiz Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko. Proiektuak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortzea du helburu, izaera inklusibokoa eta genero ikuspegia duena, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.

aniztasuna

mugimendua

generoa

sormena

gorputzak

arte biziak

 

Egitasmoak 3 lan ildo dauzka: 

Lehenengoa Ikastaro trinko bat da, eta Jordi Cortés koreografo-sortzailea gonbidatuko dugu bere ibilbidea erakustera eta dantza inklusiboaren esparruan izan duen esperientzia azaltzera. Jarduera hau martxoak 14an, larunbata, 10tatik-14ra  izango da Victoria Eugeniako dantza aretoan eta formatu teoriko-praktikoa izango du. Jarduera doakoa izango da, eta gizarte arloan eta mugimenduan interesa duen edozein adinetako edonori zuzenduta dago.

Bigarrenean 10 saio praktiko izango dira, 12 eta 21 urte bitarteko askotariko gaitasunak dituzten 12 gazteko talde mistoarekin. Sormen laborategi gisa pentsatutako gune horretan, mugimenduarekin eta gorputzarekin lotutako dinamikak landuko dituzte. Saio hauek Arantza Iglesias koreografoak zuzenduko ditu eta ostegunetan 17-19h izango dira Dantzagunean (Errenteria).

Datak hauek dira:

Martxoa: 5,12, 26

Apirila: 2,23,30

Maiatza: 7, 14, 21, 28

Hirugarren partea, berriz, aplikatutako metodologia jasoko duen eta proiektuari erreplikagarritasuna eman ahal izango dion material pedagogikoa sortzea izango da.

Jardueraren batean parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat info@artaziak.eus helbidera.