Gure lan ildo nagusia arte-praktikekin hartu-emanak dituzten ikaskuntza prozesuak sortzean datza. Artea eta pedagogiaren artekoHazitegiakTabakaleraPrest garaKontadores7m2Act JaialdiaMontehermosoErro(re)tik leku horretan, pertsona zein kolektiboen, eta baita arte-kultura instituzioen eraldaketarako espazioa irekitzen dugu. Museoekin, arte-zentroekin edota kultur-espazioekin egiten dugu lan, non hierarkiak eraldatzen saiatzen garen, sorkuntza kolektiborako espazio horizontalak sustatuz eta testuingurua harremanetan ipiniz. Praktika honetan funtsezkoa iruditzen zaigu ikuspuntu feminista txertatzea, gorputzakGorputzaldiakEskolak dantzara!GorpuztuARI!Gorputz Tantak eta zaintzak-afektuak ikaskuntza prozesuen erdigunean kokatuko dituenak, subjektibitateak eta aniztasunak aintzat hartuz, eta gorputza ikaskuntza tresna gisa ulertuz.
Eragile/komunitateen arteko elkarlanaDes/pentsaEskolak dantzara!Act JaialdiaGorpuztuARI! interesatzen zaigu, non praktika kolektiboa, komunitate-esperientzia eta entzutea, egiteko modua izan dadin.
Aldi berean, etengabeko laborategi batean ikusten dugu geure lana: hezkuntza-praktikak ikertuzMind the gapFoto fijaErro(re)tik eta aztertuz; sareen eta topaketen bitartez ikuspuntuak partekatuz; mugak zalantzan jarriz eta egiteko modu estankoenak gaindituz; eta geure praktika eta metodologiaren inguruan teorizatuz.